Gizartea -

Martxoaren 2an aurkitutakoak

Durangon bizi ziren errefuxiatuek Bizkaia utzi dute ezer esan gabe

Joan aurretik, etxeko giltzak barruan utzi dituzte errefuxiatuek. Zerbitzu Sozialeko langileek etxea hutsik aurkitu dute gaur.

Kamioi baten atoian heldu ziren bi familiak Euskadira
Kamioi baten atoian heldu ziren bi familiak Euskadira
Kamioi baten atoian heldu ziren bi familiak Euskadira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Udalaren etxebizitza batean bizi ziren zazpi errefuxiatu kurduek udalerritik alde egin dute ertzainei ezer esan gabe. Ertzaintzak ez daki non dauden.

Errefuxiatuak, senar-emazteak eta euren hiru seme eta emakume bat eta bere alaba, Udalaren pisu batean geratzea utzi zieten martxoaren 2an, Elorrion, kamioi baten atoian aurkitu ondoren. Martxoaren 5etik Durango bizi ziren.

Udalerrian denbora laburrez bizi izan dira eta familiak ezagutarazi zuenez, Estatu Islamikoaren bonbardaketengatik euren herrialdea uztea erabaki zuten eta CEAR-Euskadiren laguntzarekin Espainian asiloa eskatzeko nahia erakutsi zuten.

Durangoko alkatesak, Aitziber Irigorasek, nota batean esan duenez, "jasotako tratuarengatik eskertuta agertu dira beti" bi familiak.

Durangoko Udaleko Ongizate zinegotziak, Pilar Riosek, aipatu duenez, Udalak "ahal duen guztia" egin du udalerrian "ondo" egoteko, eta bere eskura jarri ditu "mota guztietako baliabideak, bai asistentziazkoak bai juridikoak". "Joatea erabaki dute eta euren erabakia errespetatu behar dugu", gaineratu du.

Joan aurretik, etxeko giltzak barruan utzi dituzte errefuxiatuek. Zerbitzu Sozialeko langileek etxea hutsik aurkitu dute gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Durango Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur