Gizartea -

Gertaera

Gazte bat atxilotuta beste bat edalontzi batekin aurpegian jotzeagatik

Ebakuntza egin behar izan diote biktimari ustez atxilotutakoak eragindako zauri larriengatik. 19 urteko gaztea da atxilotua.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 19 urteko gizonezko bat atxilotu du Iruñean, beste bati edalontzi batekin aurpegian eraso egin eta begian zauri larriak eragitea egotzita. Lesio delitua leporatu diote.

Poliziak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi duenez, biktimak ustezko erasotzailearen neska lagunari buruz sare sozialetan idatzitako iruzkin batean harira hasi zen eztabaida. Ustezko erasotzaileak ez dauka aurrekaririk.

Eztabaidaren une batean, ordea, bat-batean, edalontzi batekin aurpegian jo zion eta eskuineko begian zauri larriak eragin zizkion. Ondoren, erasoa gertatu zen tabernatik ihes egin zuen.

Lehen unean tokira bertaratutako Larrialdi Zerbitzuetako Zauritutako gaztea artatu bazuten ere, gerora, Nafarroako Ospitale Gunera eraman eta eskuineko begian ebakuntza egin zioten.

Erasoaren lekuko izan ziren hainbat lagunek ustezko erasotzailearekin topo egin zuten beste taberna batean, eta eskuan zituen zauriak gazte bati emandako kolpearen ondorio zirela aldarrikatu omen zuen, harro.

Medikuen sendagiria jaso ostean, biktima eta erasoaren lekuko izan ziren hainbat lagun Espainiako Poliziaren Iruñeko komisaldegira joan ziren deklaratzera eta ustezko erasotzailea identifikatzera.

Gertatutakoaren berri izan ostean, Espainiako Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu eta atestatua egin zuen. Atxilotua Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiaren esku gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Delituak argazkiak Eguneko albisteak