Gizartea -
Iruñan
Gazte bat atxilotuta bikotekideari sexu erasoa egin eta jotzeagatik
Dirudienez, lau hilabeteko harremana zeraman bikoteak, eta atxilotutako 18 urteko gazteak eraso fisikoa hirutan eta sexu erasoa bitan egin dio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Polizia Nazionaleko agenteek Iruñako 18 urteko bizilagun bat atxilotu dute bikotekideari sexu erasoa egiteagatik eta jotzeagatik. Biktimaren esanetan, ez da lehenengo aldia.
Buruzagitza Nagusiak esan duen arabera, dirudienez bikoteak lau hilabeteko harremana zeraman, eta denbora horretan, atxilotuak eraso fisikoa hirutan eta sexu erasoa bitan egin dio neskari.
18 urteko neskak azaldu duenez, atxilotu boliviarra berarekin haserretu zen eta eraso egin zion; eta hurrengo egunean eraso fisikoa eta sexu erasoa egin zion. Gaztearen arabera, isiltzeko esaten zion eta baita sexu harremanak izaten bazituzten jotzeari uko egingo ziola ere.
-------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.