Gizartea -

Nafarroa

Atarrabian deskarga elektrikoa jaso zuten bi gizonetako bat hil da

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du bi gizonak kobrea lapurtzen ote ziren argitzeko.

Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Argazkia: Nafarroako Gobernua.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atarrabian deskarga elektrikoa jaso zuten bi gizonetako bat atzo hil zen. Ezbeharra Martiket kiroldegiaren ondoan jazo zen, eta, antza denez, bi gizonak transformadore bat manipulatzen ari zirenean jaso zuten deskarga.

Gizonetako bat larri zauritu zen, eta bestea, oso larri. Zaurituetako bat Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman zuten; bestea, larrien zegoena, berriz, Nafarroako Ospitalera.

Zauri larrienak zituena transformadorearen barruan geratu zen harrapatuta, eta Atarrabiako udaltzainek atera behar izan zuten.

Ezbeharra 01:37an gertatu zen. Deskargaren ondorioz, transformadorearen olioak su hartu zuen, eta Cordovillako suhiltzaileek amatatu behar izan zuten sua.

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du bi gizonak kobrea lapurtzen ari ziren argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa gaur Gizartea bideoak Albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Atarrabia albisteak