Gizartea -
Ikerketa
Neandertalek 'aspirinak' eta 'antibiotikoak' hartzen zituzten
Orain dela 40.000 urte desagertu zen espezieak inguruko zuhaitzen eta landareen azala erabiltzen zuten hasiberriak sortzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Neandertalak orain dela 40.000 urte desagertu zen espeziea da eta inguruko zuhaitzen eta landareen azala erabiltzen zuten hasiberriak sortzeko, egungo aspirina eta antibiotikoen antzekoak.
Nature aldizkarian gaur publikatutako aurkikuntza Natura-Zientzietako Museo Nazionalak eta Biologia Ebolutiboaren Institutuak, Adelaidako Unibertsitateko (Australia) eta Liverpooleko Unibertsitateko zientifikoekin batera egindako ikerketaren barnean dago.
Belgikako Spy eta Asturiaseko El Sidron aztarnategietako lau indibiduoen hortzetako material genetikoa (bakterio-lertzo kaltzifikatua) sekuentziatu dute ikertzaileek.
Ikerketaren alde nabarmenetariko bat, Asturiaseko fosiletako batean aurkitutako automedikazioa frogatzen duten ebidentziak izan dira: "atzeko hagin baten sustraian zuen infekzio batengatik indibiduo batek duen hortzetako abzesua".
"Neandertal hau medikatu egiten zen frogak ditugu. Hortzetan mandendu den lertzoa Enterocytozoon bieneusi patogenoaren sekuentzia zuela aurkitu dugu. Horrek arazo gastrointestinalak eta hortzetako abzesua eragiten ditu. Bi arazo horiek min handia eragin behar zioten" esan du museo nazionaleko paleontologo eta ikerketaren egilekide Antonio Rosasek.