Gizartea -

Nafarroa

Bi pertsona larri zauritu dira deskarga elektrikoa jasota, Atarrabian

Kablea lapurtzen ari omen ziren, elektrokutatu direnean.

Medikuak zauritutako bat artatzen. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Medikuak zauritutako bat artatzen. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Bi lagun larri zauritu dira Atarrabian, deskarga elektrikoa jasota

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira, bata larri eta bestea oso larri, transformadore bat manipulatzen ari zirela deskarga elektrikoa jasota. Ezbeharra Atarrabiako (Nafarroa) Martiket kiroldegiaren ondoan jazo da.

Lehen ikerketen arabera, kablea lapurtzen ari omen zirela elektrokutatu dira, eta erredura larriak egin dituzte.

Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, zaurituetako bat Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman dute; bestea, larrien dagoena, berriz, Nafarroako Ospitalera.

Zauri larrienak dituena transformadorearen barruan geratu da harrapatuta, eta Atarrabiako udaltzainek atera behar izan dute.

Ezbeharra 01:37an jaso da. Deskargaren ondorioz, transformadorearen olioak su hartu du, eta bi lagunek zeramatzaten txatarra eta materialak erre dira. Cordovillako suhiltzaileek amatatu behar izan dituzte garrak.

Gertatutakoaren ondorioz, hainbat herritar argindar barik geratu dira, zerbitzua berriro berrezarri duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana albisteak Gizartea Atarrabia azken ordukoa Energia berriztagarriak