Gizartea -

GETXO

Neska baten gorpua aurkitu dute Galea inguruko itsaslabarrean

Ertzaintzak baieztatu duenez, gorpua identifikatu dute, eta larunbat gauetik desagertuta zegoen neskarena da.

Punta Galea inguruan aurkitu dute gaztearen gorpua. Argazkia: EiTB.
Punta Galea inguruan aurkitu dute gaztearen gorpua. Argazkia: EiTB.
14 urteko neska baten gorpua aurkitu dute Galean

1:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Galea lurmuturraren inguruan igande honetan aurkitutako hilotza larunbatean desagertuta zegoen 14 urteko neskarena da, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Ertzaintza bere bila zebilen larunbatetik, gaztea etxera itzuli ez zela ikusita, gauerdian haren gurasoek salaketa jarri ondoren. Hori dela eta, Ertzaintzaren bilaketa taldea lanean aritu zen gau osoan, eta goizean helikoptero batekin hasi ziren ingurua miatzen. Gurutze Gorriko eta Itsas Salbamenduko kideak ere batu ziren bilaketa lanetara.

09:00ak inguruan aurkitu zuten gorpua, itsasotik oso gertu, Galean. Handik gutxira, hilotza identifikatu, eta desagertutako neskarena dela baieztatu zuten.

Dirudienez, lehen ikerketen arabera, gorpuak ez ditu indarkeria zantzurik. Dena dela, autopsia egingo diote, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Alkatearen dolumin-mezua

Imanol landa Getxoko alkateak doluminak adierazi zizkien hildako neskaren senitartekoei.

Ohar baten bidez, Landak bere babesa adierazi zion familiari "une latz hauetan", eta Getxoko bizilagun ororen elkartasuna igorri zien.

Landak hedabideei eskatu zien familiaren intimitatea eta mina errespeta dezatela. Gainera, Algorta auzoko jai-batzordeak iganderako antolatuta zituen inauteri-ekitaldiak bertan behera uztea erabaki zuen dolu gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak