Gizartea -
Bilbo
Artxandako tunelak hiru egunetan itxiko dituzte, greba dela eta
Arazoari irtenbide bat bilatzeko akordiorik adostu ezean lanuzte gehiago egingo dituztela jakinarazi dute langileek.
Agentziak | Erredakzioa
Artxandako tunelak hiru egunetan itxiko dituzte, 00:00etatik 06:00etara, Transbisako langileen greba dela eta. Asteazken honetan hasiko dituzte lanuzteak, martxoaren 1etik 2rako gauean, ostiralean (martxoaren 3tik 4rako gauean) egingo dute berriro, eta igandea izango da azken greba-eguna (martxoaren 5etik 6rakoan).
ELA sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Transbisako langileek bi arrazoi nagusi dituzte greba egiteko. Batetik, ez dute oinarrizko soldata igoerarik izan 2013. urtetik, bidesarien prezioa % 7,62 garestitu den arrean, eta, bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza handitu dio enpresari, baina horrek ez du langileen soldatan eraginik izan.
Horren aurrean, arazoari irtenbide bat bilatzeko akordiorik adostu ezean lanuzte gehiago egingo dituztela jakinarazi dute.