Gizartea -

Igandean

Errefuxiatuen aldeko martxak, Donostian, Iruñean eta Bilbon

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deitu ditu martxak, 'Europak, gotorlekuari ez. Harrera orain' lelopean. Mobilizazioen amaieran, manifestu bateratu bat zabalduko dute. 12:00etan da hitzordua.

Errefuxiatuak, Grezian. Argazkia: EFE
Errefuxiatuak, Grezian. Argazkia: EFE
Errefuxiatuak, Grezian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuen eskubideen aldeko olatua irudikatu nahi da gaur Europa osoan, hainbat gizarte-taldek deituta.  Manifestazioak egingo dira, 12:00etan hasita, Euskal Herrian eta Europako dozenaka hiriburutan;  "Europa sendoa"ren kontrako  protestak izango dira, eta errefuxiatuei "harrera erreala" egitea aldarrikatuko da.

Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deitu ditu martxak Bilbon , Iruñean eta Donostian, 'Europak, gotorlekuari ez. Harrera orain' lelopean. Mobilizazioen amaieran, manifestu bateratu bat zabalduko dute.

Estatu espainiarrean dozenaka gizarte-mugimenduk, CEAR eta Amnistia Internazionalak gobernuz kanpoko erakundeek bat egin dute deialdiarekin.

Europak errefuxiatuen giza-eskubide oinarrizkoenak ez dituela errespetatzen salatuko dute guztiek, aho batez. Europar Batasuna "edozein oinarri solidarioaren kontrako bidean indartzen eta hazten" ari dela gaineratu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia argazkiak Iruñea azken orduko berriak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Gehien ikusitako bideoak gaur Errefuxiatuak albisteak gaur