Gizartea -

Bizkaia

Zubi Esekiak irisgarritasuna bermatu dezan eskatu dute

Ehun lagun baino gehiago bildu dira Getxon, FEKOOR erakundeak deitu duen elkarretaratzean. Zubiak eskaintzen dituen zerbitzuak pertsona guztien esku jar ditzaten eskatu dute.

Pertsona guztien irisgarritasuna bermatu dezan eskatu dute. Argazkia: FEEKOR (Facebook)
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatu dezan eskatu dute. Argazkia: FEEKOR (Facebook)
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatu dezan eskatu dute. Argazkia: FEEKOR (Facebook)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubi Esekiak pertsona guztien irisgarritasuna bermatu ditzan neurriak hartzeko eskatu du asteazken honetan Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Bizkaiko pertsonen Federazioak (FEKOOR, gaztelerazko sigletan).

Ehun lagun baino gehiago bildu dira Getxon, FEKOOR erakundeak deitu duen elkarretaratzean. Areeta eta Portugalete batzen dituen zubiak eskaintzen dituen zerbitzuak pertsona guztien esku jar ditzaten eskatu dute.

FEKOOR elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, haurrentzako gurditxoa daramatzaten familiek, adineko pertsonek eta gutxitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonek zailtasun ugari aurkitzen dituzte Zubi Esekira sartzeko. Gainera, Bizkaiko Zubiko pasabidera ezin direla igaro salatu dute.

Ildo horretatik, beste irregulartasun batzuk salatu dituzte FEKOOR elkarteko kideek: txartela pasatzeko makinara heltzeko irisgarritasun falta eta zaharkituta geratu den seinaleztapena, besteak beste.

"Puente Colgante-Patrimonio de la humanidad ¿de toda?" lelopean, indarrean dagoen araudia ez duela errespetatzen azpimarratu dute. Arrazoi horregatik, pertsona guztien irisgarritasuna bermatu ditzaten eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Adimen desgaitasuna