Gizartea -

Memoria Historikoaren Legea

Bilboko Udalak kale bat eskaini dio Clara Campoamorri, Zorrotzan

Memoria Historikoaren Legea aplikatuz, Hermogenes Rojo kalea zenaren izena aldatu du. Guztira, hiriko hiru kaleren izena aldatu du Udalak.

Clara Campoamor kalea. Argazkia: Bilboko Udala.
Clara Campoamor kalea. Argazkia: Bilboko Udala.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok kale bat eskaini dio Clara Campoamor feminista aitzindariari Zorrotza auzoan, eta gaur Juan Mari Aburto alkatea inaugurazio ekitaldian izan da. Halaber, kaleari dagokion plaka berria jarri dute.

Memoria Historikoaren Legea aplikatuz, Hermogenes Rojo kalea zenaren izena aldatu du. Guztira, Bilboko Udalak hiru kaleren izena aldatzea erabaki zuen Bilboko Udalak pasa den abenduan.

Udaleko hainbat zinegotzi eta gizarte elkarte eta auzoko elkarteetako ordezkariak lagun zituela, Aburtok gaur inauguratu du Clara Campoamor kalea Zorrotzan. Kalea kilometro erdi luze da eta auzoaren erdian dagoen Abaro estrata eta Zorrotzako Muturreko gune industriala eta portua batzen ditu.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak hiri kale-izendegian emakumezkoen izenak sartzearen garrantzia azpimarratu du, "gure kaleen izenetan emakumearen presentzia urria arintzen laguntzen duelako". Izan ere, Bilbok dituen 900 inguru kaleetatik 22k bakarrik dute emakume izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Gizartea Albisteak