Gizartea -

Bizkaia

Ibaizabal ibaiari darion hatsa ez da osasunarentzat kaltegarria

Hala ondorioztatu du Ingurumen Sailak, uraren eta airearen kalitatea aztertu eta gero. Alabaina, oraindik ez dute argitu kiratsa zerk eragin duen.

Osasunerako kaltegarria den isurketarik ez dute aurkitu Ibaizabalen

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak baztertu egin du Bilbo Handian barrena Ibaizabal ibaiari darion hatsa pertsonen osasunarentzat kaltegarria dela.

Ivan Pedreira Ingurumen Administrazioko zuzendariak azaldu duenez, SOS-Deiak larrialdi zerbitzuak dei ugari jaso ditu gaur goizean usain txarraz ohartarazten.

Abisu horien ondotik, Ingurumen Sailak airearen eta uraren kalitatea aztertu ditu eta emaitzak ohikoak izan dira. Horrenbestez, herritarren osasuna arriskuan ez dagoela azpimarratu dute.

"Arriskuaren aukera erabat baztertu dugu", erantsi du Pedreirak.

Nolanahi ere, ikerketarekin aurrera jarraituko dute, kiratsa zerk eragin duen jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Bilboko azken albisteak Gizartea Eguneko albisteak Osasunari buruzko albisteak