Gizartea -
Zaramaga
Pistola batez mehatxu egin dio langile bati Gasteizko taberna batean
Tabernako arduraduna atxilotu dute, aire konprimatuko pistola batekin behargin bat mehatxatzeagatik, lan-kontuez eztabaidatzen ari zirenean.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko taberna bateko arduraduna atxilotu dute, langile bati aire konprimatuko pistola batekin mehatxu egiteagatik, lan-kontuez eztabaidatzen ari zirenean.
Gertaera 10:00ak jota zirenean jazo da, Zaramaga auzoko taberna batean, Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Antza denez, lan arazo baten inguruan eztabaidatzen ari zirenean, orduantxe, establezimenduko arduradunak aire konprimatuko pistola atera eta behargina mehatxatu du, Ertzaintzak azaldu duenaren arabera.
Emakumea, ikaratuta, tabernatik irten da. Ondoren, Ertzaintzako zenbait agente bertaratu dira, eta gizona atxilotu dute, mehatxuak egitea leporatuta.