Gizartea -
Bizkaia
Ibaizabal ibaiari darion kiratsa ikertzen ari dira
Ingurumen Saileko eta URA agentziako teknikariak usain horren jatorria zein den argitu nahian ari dira, baina 'ez dirudi kaltegarria denik'.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
URA Uraren Euskal Agentziako eta Ingurumen Saileko teknikariak Ibaizabal ibaiari hainbat tokitan darion usaina ikertzen ari dira goizean goizetik, Ingurumen Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
SOS Deiak Larrialdi Zerbitzuan hainbat dei jaso dituzte Basauritik, Algortatik eta baita Durangaldetik ere, ibaiari ustel usaina zeriola esanez.
URA agentziako eta Ingurumen Saileko teknikariak usainaren jatorria zein den argitu nahian ari dira, eta, horretarako, inguruko enpresekin harremanetan jarri dira.
Ingurumen Saileko iturrien esanetan, airearen kalitatea aztertzeari ekin diote, eta horren usainaren jatorria argitzeko kromotografo bat eraman dute. Hala ere, lehen proben arabera, "ez dirudi kaltegarria denik".