Gizartea -
Gipuzkoa
Gizon bat hil da N-1ean Ikaztegietan, zeraman kamioia iraulita
Ibilgailuak artaziarena egin du eta gurutzatuta geratu da errepidean. Ondorioz, bost kilometrorainoko auto-ilarak egon diren arren, konpondu dituzte arazoak.
eitb.eus
Kamioi baten gidaria hil da gaur, astelehena, N-1 errepidean, Ikaztegieta parean (Gipuzkoa), zeraman ibilgailuak artaziarena egin eta iraulita.
Kamioia -zelulosa zeraman- errepidean gurutzatuta geratu da, blokeatuta, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak eraginda, momentura arte. Istripua Madrilerako noranzkoan gertatu da, 428 km-an, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Ezbehar berean, matrikula berria zuen Renault Magnum kamioi batek ere artaziarena egin du, eta ondorioz, gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
Anbulantziak, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu diren arren biktima (58 urte) artatzera, ezin izan dute salbatu. Donostiako bizilaguna zen hildako gizona.
Istripuaren ondorioz, N-1 errepidea erabat itxi dute Gasteizerako norazkoan eta ezkerreko erreia, Irunerako noranzkoan. Auto-ilara luzeak egon dira, eta Ertzaintzak zirkulazioa GI-2131 errepidetik bideratu du. Eguerdi aldera konpondu dituzte arazoak eta ez dago auto-ilararik.