Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek bere emaztea hil du adinekoen egoitza batean, Alacanten

Arma zuri batekin hil egin du emaztea 86 urteko gizonezkoak. Geroago, bere buruari zauri arinak eragin dizkio.

Muchavista hondartzako adinekoen egoitzan, Campellon, jazo da hilketa. Argazkia: EFE
Muchavista hondartzako adinekoen egoitzan, Campellon, jazo da hilketa. Argazkia: EFE
Muchavista hondartzako adinekoen egoitzan, Campellon, jazo da hilketa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 86 urteko gizonezkoak atxilotu du Campellon (Alacant), 79 urteko emaztearen heriotzarekin zerikusia duelakoan, Guardia Zibilak berak jakinarazi duenez. Dirudienez, arma zuri batekin hil egin du emaztea.

Gizonezkoak atxilotuta jarraitzen du Guardia Zibileko egoitzan, Campellon, eta medikuek artatu behar izan dute, emaztea hil ostean, bere buruari zauri arinak eragin dizkiolako.

Ikerketa zabalik dago, eta litekeena da emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako kasua izatea. Erasoa igande honetan jazo da, 09:00ak aldera, Muchavista hondartzako adinekoen egoitza batean, Campellon. Izan ere, han bizi ziren britaniar jatorriko senar-emazteak.

Valentziako Gobernuak bere gaitzespena adierazi du, eta elkarretaratzea antolatu du biharko Valentziako Manises plazan "emakumeen kontrako indarkeria" salatzeko asmoz.

Genero-indarkeria Badajozen

Bestalde, 91 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Guardia Zibilak Vilanueva del Fresno udalerrian (Badajoz), bere emaztea sastatu ostean, Gobernuko Ordezkaritzak zabaldu duenez.

Emakumezkoak, 91 urtekoak ere, bi zauri zituen lepoan eta ebakuntza egin behar izan diote Badajozeko Ospitalean. Egonkor dago eta pronostiko erreserbatua dauka.

Gizonezkoa, berriz, ospitaleko Psikiatria Sailean dago, emakumea hiltzen saiatu ondoren, pilula ugari hartu baitzituen.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Egoitza geriatrikoak Matxismoa Giza hilketak Valentzia gaur Pertsona edadetuak