Gizartea -

Laneko eskubideak

Haurdunaldi subrogatu kasuetan, funtzionarioek baimenak izango dituzte

Haurdunaldi subrogatuaren bidez ama edo aita izan ziren Administrazio Publikoko langileen eskubideak aitortuko ditu Eusko Jaurlaritzak.

Jaioberria
Jaioberria
Jaioberria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak iragarri du haurdunaldi subrogatuaren bidez ama edo aita izan diren Administrazio Publikoko langileei guraso izateagatik dagozkien eskubideak aitortzea erabaki duela, seme-alabak izateko metodo hori Estatuan legez kanpokoa bada ere.

Eusko Jaurlaritzak egungo gizartean dauden "familia eredu berriak" kontuan hartu nahi ditu neurri horren bitartez, haurdunaldi subrogatua ama edo aita izateko gainerako aukeren (erditzea, adopzioa edo harrera familia) parean jarrita.

Hortaz, haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso izan diren funtzionarioek baimenak izango dituzte atzerrira bidatzeko edota jaioberriak atzerrian zaintzeko.

Gaur goizean egindako gobernu-bileran onartu dute egitasmoa abiaraztea.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, amatasun edo aitatasun baimenak 18 hilabetekoak dira Administrazio Publikoan, eta familia ugarien kasuetan edo umeak urritasunen bat izanez gero, eskubide hori beste bi astez luza daiteke.

Edoskitzaroan eta 12 hilabete baino gutxiagoko seme-alabak zaintzeko, berriz, lanaldia ordubetez murrizteko eskubidea izango du langileak.

Nazioarteko bidaiak egiteko baimena bi hilabetekoa da, gehienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE Funtzionarioak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Gurasoak  gaur