Gizartea -

Indarkeria matxista

Emaztea eta alaba hil ditu Daimielen (Ciudad Real)

57 urteko gizonezko bat atxilotu dute, genero indarkeria delitua egotzita. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

Daimielgo Arenas kalea, hilketa izan ondoren. EFE
Daimielgo Arenas kalea. EFE
Gizon batek labankadaz hil ditu bere emaztea eta haren alaba

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko emaztea eta 18 urteko alaba hil ditu gaur 57 urteko gizon batek Daimielen (Ciudad Real), Espainiako Gobernuak Gaztela-Mantxan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

112 larrialdi zerbitzuak emandako datuen arabera, 09:11n jaso dute hilketaren berri. Daimiel herriko Arenas kalean gertatu da. Gizonak bi emakumeak sastatu ditu, iturrion arabera.

Azken hiru asteetan Gaztela-Mantxan gertatu den hirugarren hilketa matxista da honakoa.

Daimielgo Udalak hiru eguneko dolua ezarri du. Horrez gain, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak minutu bateko isilunea deitu du hilketa salatzeko. Bertan izango dira, besteak beste, Jose Julian Gregorio Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta Nacho Hernando Gaztela-Mantxako Gobernuaren bozeramailea.

-------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Giza hilketak Gurasoak  gaur