Gizartea -
Nafarroan
2 atxilotu, adingabeen intimitate sexualaren kontrako delitua egotzita
Atxilotuak 43 urteko iruindarra eta Lizarraldeko 58 urteko bi gizonezko dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak 43 urteko gizonezko iruindar bat atxilotu du berriki, adingabeak galbidean jartzea leporatuta.
Oraindik irekita dagoen ikerketaren arabera, gizonezkoak irudi sexualak igorri zizkion adingabe bati mezuak bidaltzeko aplikazio baten bitartez eta antzerako irudiak bidaltzeko eskatu zion neskatoari. Gainera, behin baino gehiagotan sexu harremanak izateko proposamena zion neskatoari, Foruzaingoak zabaldutako oharraren arabera.
Foruzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu zuen eta haren etxebizitza miatzeko eskaera egin zuen argazki edo bideo sexualak gordeta zituen egiaztatzeko. Gizonezkoak hein handi batean leporatutako gertaerak aitortu zituen.
Kasua Agoitzeko 2. Instrukzio Epaitegiaren esku gelditu da.
Bestalde, Foruzaingoak Lizarraldeko 58 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, adingabe bati sexu-eraso ahalegina egitea leporatuta.
Eraso saiakera igandean gertatu zen. Antza denez, ustezko erasotzaileak 20 euro eskaini zizkion adingabe bati sexu harremanak izatearen truke. Adingabeak ezetz erantzun zion, baina abereak gordetzeko erabiltzen den esparru batera eraman zuen. Hala ere, neskatoak bertatik ihes egitea lortu zuen.
Adingabeak gertatukoa amari kontatu eta Larrialdi Zerbitzuei abisua eman zion. Gainera, osasun etxe batean artatu zuten.
Auzia daraman Lizarrako epaitegiko epaileak kautelazko urruntze agindua eman du.