Gizartea -

Genero indarkeria

Lucas Hernandez Atleticoko jokalaria atxilotuta bikotekidea jotzegatik

Epaileak deklarazioa hartu ondoren aske utzi du, karguekin. Las Rozasen atxilotu zuen Udaltzaingoak, eta Polizia-etxean igaro du gau osoa.

Hernandez (20 urte), artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Hernandez (20 urte), artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Hernandez (20 urte), artxiboko irudian. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lucas Hernandez Atletico Madrilgo jokalaria atxilotu dute Las Rozasen (Madril) duen etxebizitzan gaur, ostirala, goizaldean bere bikotekideari eraso egin diolakoan, Guardia Zibilak baieztatu egin duenez. Epaileak deklarazioa hartu ondoren aske utzi du Atletico Madrilgo defentsa, karguekin, epaiketaren zain.

03:30ak aldera, Las Rozaseko Udaltzaingoak bere neskalagunaren deia jaso zuen, Hernandezekin liskarra izan zuela esanez.

Arrazoi horregatik, Las Rozaseko Udaltzaingoak  Atletico Madrilgo jokalaria atxilotu zuen, ondoren Guardia Zibilaren esku utzi zuten, eta Polizia-etxean igaro du gaua.

20 urteko jokalariaren neskalaguna Majadahondako ospitalean artatu zuten. Iturri polizialek jakinarazi dutenez, emakumeak ez du salaketarik jarri eta ofizioz jardun dute. Antza denez, aldez aurretik ez zuten tratu txarren salaketarik jarri.

Guardia Zibilak jokalariaren neskalaguna atxilotu zuen ere, indarkeria domestikoa leporatuta. Dena dela, ordu batzuk geroago aske utzi zuten.

Astelehenean deklarazioa hartuko dio epaileak, eta 500 metroko urruntze agindua ezarri die biei.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Delituak Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak