Gizartea -
Deustu
Emakume bat hil da Bilbon garbiketarako ibilgailu batek harrapatuta
Garbiketarako udal zerbitzuaren ibilgailu batek egin du talka oinezkoaren aurka, Deustuko Done Petri plazan.
eitb.eus
Hirurogeita zazpi urteko emakumezko bat hil da gaur, asteazkena, garbiketarako udal-zerbitzuaren ibilgailu batek harrapatuta, Bilboko Deustu auzoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, ezbeharra aipatutako auzo bilbotarreko Done Petri plazan gertatu da.
Antza denez, hiriaren garbiketarako ibilgailu batek atzera egin du eta oinezkoa harrapatu du, autobusaren geltokiaren parean, 10:00ak aldera, San Inaziorako noranzkoan.
Larrialdietarako zerbitzuak istripua izan den lekura joan dira eta, suspertzen saiatu diren arren, emakumea bertan hil da.
Samina Deustun
Ezbeharrak atsekabea ekarri du Deustun. Izan ere, biktima, Arantza Gallastegi, oso ezaguna zen auzoan, Gallastegi jatetxearen jabe den familiako kidea baitzen.
Jatetxeak 80 urte baino gehiago ditu, eta hainbat belaunalditako bilbotarrei eman die zerbitzu.