Gizartea -
Trafikoa
Ilarak A-8an, Galdakaon elkarren segidan izan diren 2 istripurengatik
07:55ean lau autok egin dute talka. Handik gutxira, beste istripu bat izan da, 6-7 ibilgailu tartean direla.
Agentziak | Erredakzioa
Denbora tarte gutxian A-8an, Galdakao parean, izan diren bi istripuk kaosa eragin dute gaur goizean autobidean. Lau kilometroko auto-ilarak izan dira goizeko hainbat unetan Donostiako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehen ezbeharra 07:55ean jazo da. Lau ibilgailuk talka egin dute, Donostiara bidean. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta pilaketak sortu dira.
Ilara horietan gertatu da, hain zuzen ere, bigarren ezbeharra. Sei edo zazpi ibilgailuk talka egin dute.
Albiste hau idazteko orduan, lau kilometroko ilarak zeuden autobidean, Mirafloreseko irteerara ere iritsita. Badaezpadako neurri gisa, Malmasingo tunela aldizka itxi du Ertzaintzak: