Gizartea -

Aldarrikapena

Kaleratzeak Stopek Andoaingo etxe baten enkantea gelditzea eskatu du

Mobilizazioak iragartzeaz gain, Andoaingo Kaleratzeak Stop plataformak 'herritarren eta erakundeen' laguntza eskatu du.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo (Gipuzkoa) Kaleratzeak Stop plataformak mobilizazioak iragarri ditu andoaindar batek hipoteka ez ordaintzeagatik etxebizitza galdu ez dezan. "Herritarren eta erakundeen laguntza" ere eskatu du.

Agiri batean azaldu du Andres Balerdiren kasua. Garraiolari andoaindar hori lanik gabe geratu zenez, Ormaiztegin erosi zuen etxea ezin ordaindu geratu zen. Banco Santander banketxean eskatu zuen mailegua.

Ezin zuenez ordaindu, banketxeak salaketa jarri zion Balerdiri eta urtarrilaren 19rako ez badu ordaintzen, enkantean jarriko dute etxea. Kaltetuak alokairuan jarri zuen arren, ezin dio banketxearen hileroko kuotari aurre egin diru horrekin. Gainera, 54.000 euroko zorra du.

Egoera hori ikusita, plataformak enkantea geldiaraztea eta zorraren kitapena negoziatzea eskatu zion banketxeari. Erantzunik jaso ez dutenez, plataformako arduradunek elkarretaratzea deitu dute astearte goizean Banco Santanderrek Andoainen duen bulegoaren aurrean.

84 urteko donostiar bat kalean gera daiteke

Bestalde, Patxi Zubiaurre donostiarrak asteazken honetan etxetik joateko agindua du. Nahiz eta ordainduta izan, gizonak beste mailegu bat eskatzeko berme gisa ipini zuen etxebizitza. Orain, ezin dionez mailegu horri aurre egin, mailegu-emaileak zorra kitatzeko eskatu dio. Kaleratzeak Stop plataformak gizonak bere etxean bizitzen jarraitzea eskatu du, hilero 200 euro ordainduta. Mailegu-emaileak, aldiz, 400 eskatu dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Kaleratzeak gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Andoain Albisteak Higiezinen merkatua gaur