Gizartea -

Polizia-operazioa

Galdakaoko lokal batean arma gehiago bilatu dituzte

Arma-trafikoaren kontra irekitako polizia-operazioaren baitan dago ostiral honetan egin duten miaketa. Ostegunean bost pertsona atxilotu eta 8.000 arma konfiskatu zituzten.

Getxon konfiskatutako armetako batzuk. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa
Getxon konfiskatutako armetako batzuk. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa
Getxon konfiskatutako armetako batzuk. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Galdakaoko (Bizkaia) lokal bat miatu du ostiral honetan, arma-trafikoaren kontra irekitako polizia-operazioaren baitan. Ostegunean bost pertsona atxilotu eta merkatu beltzean saltzeko prest zeuden 8.000 gerra-arma atzeman zituzten. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, erabilgarriak ez ziren armak manipulatzen zituzten, erabilgarri bihurtzeko.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, Etxebarriko industrigunean gaizkile-taldeak ezkutatuta zituen arma gehiago bilatu dituzte. Ostegunean Galdakaon atxilotutako gizonezkoa lonja horren jabea izango litzateke.

Halaber, Getxon, Oloten (Girona) eta Liendon (Kantabria) beste lau gizon atxilotu zituzten, gaizkile-talde horren kide zirelakoan.

Getxoko Iturribide kaleko lonja batean, armak manipulatzeko eta erabilgarri bilakatzeko tailer sofistikatu bat atzeman zuten.

Poliziaren esanetan, gaizkile-taldea oso aktiboa zen, eta erabilgarriak ez ziren armak bide legaletik erosten zituzten. Horiek manipulatu ostean, erabilgarri izatea lortzen zuten, eta erakunde kriminalei saltzen zizkieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak