Gizartea -

Arma-trafikoa

Poliziak ehunka arma konfiskatu ditu Getxoko enpresa batean

Poliziak bost pertsona atxilotu ditu Getxon, Galdakaon, Kantabrian eta Katalunian egindako operazioan. Guztira, 8.000 gerra-arma konfiskatu dituzte.

Polizia, Getxoko armategia miatzen. Argazkia: EiTB
Polizia, Getxoko armategia miatzen. Argazkia: EiTB
Arma-trafikoaren aurkako polizia-operazioa Algortako armategi batean

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak arma-trafikoaren kontrako operazioa egin du Estatuko erkidego ezberdinetan, tartean Euskal Autonomia Erkidegoan. Antza, erabilgarriak ez ziren armak erreal bihurtzen aritzen zen sarea desegin dute.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, bost pertsona atxilotu dituzte Getxon, Galdakaon, Oloten (Girona) eta Liendon (Kantabria), eta Poliziak 8.000 gerra-arma eta hainbat munizio atzeman ditu, merkatu beltzean saltzeko prest.

Gainera, Getxon, Iturribide kaleko lonja batean, armak manipulatzeko eta erabilgarri bilakatzeko tailer sofistikatu bat topatu duela erantsi dute. Ehunka arma atzeman dituzte bertan.

EFE albiste-agentziak Poliziaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, Getxon atxilotutako gizonezkoa lonja horren jabea izango litzateke. Gizon horrek Liendon (Kantabria) duen txaleta eta industria-pabilioia ere miatu diutzte.

armak Getxo Argazkia: Barne Ministerioa

armak Getxo Argazkia: Barne Ministerioa

(Poliziak konfiskatutako armetako batzuk. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa)

Poliziaren esanetan, gaur desegindako taldea oso aktiboa zen, erabilezin bihurtutako gerra-armak bide legaletik erosten zituzten, manipulatu eta erabilgarri bilakatu ostean, erakunde kriminalei saltzeko.

Ikerketa Polizia Judizialaren Komisaria Nagusia egiten ari da, antolatutako krimenaren kontrako bridaren bidez. Polizia-operazioak irekita jarraitzen du.

Polizia-operazio honen oinarrian 2014ko maiatzaren 24an Bruselako museo juduaren kontrako atentatua dago. Gizonezko batek lau pertsona hil zituen tiroz, eta poliziak eraso hartan erabilitako armak ikertzen aritu ziren. Ikerketa horren  tiraka iritsi dira gaur desegindako gaizkile-taldearengana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak