Gizartea -
A-1 errepidean
Hamaika hilabeteko ume bat hil da auto-istripu batean, Burgelun
Ezbeharrean aita, ama, 14 urteko alaba eta hildakoaren 11 hilabeteko bikia ere zauritu dira.
Agentzia | Erredakzioa
Hamaika hilabeteko haur bat hil da auto-istripu batean, Burgelun (Araba). Sendiaren beste lau ideak —senar-emazteak, 14 urteko ume bat eta 11 hilabeteko beste bat, hildakoaren ahizpa bikia— zaurituak izan dira.
A-1ean gertatu da ezbeharra, Irunerako noranzkoan, ostiraleko 17:30etan, autoa errepidetetik atera denean, Segurtasun Sailak informatu duenez.
Bi helduak Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dituzte, eta hiru adingabeak, Arabako hiriburuko Txagorritxura. Han eman dute 11 hilabeteko haurraren heriotzaren berri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea