Gizartea -
Zientzia
Lurrak urteko abiadura maximoa gainditu du gaur
Perihelioa 11:59ean izan da eta orduko 110.700 kilometroko abiaduran biratu du Lurrak.
Agentziak | Erredakzioa
Lurrak abiadura maximoa gainditu du gaur, asteazkena, urtarrilak 4, Eguzkiarekiko distantzia minimoa izan baita. Keplerren bigarren legeak azaltzen duenez, abiadura handiagoa izan behar da Perihelioan, Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia txikiagoa baita.
Lurrak Eguzkiaren inguruan biratzen du, batez beste orduko 107.280 kilometroko abiaduran. Hala, urteak 365 egun eta sei ordu inguru irauten du. Ondorioz, lau urtetik behin egutegiari urte bat gehitzen zaio (bisurteak 366 egun ditu).
Keplerren bigarren legearen arabera, baina, abiadura ez da beti berdina. Perihelioan, abiadura handiagotu egin ohi da, Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantzia txikiagoa baita. Kasu horretan, batez beste orduko 110.700 kilometroko abiaduran biratuko du. Perihelioa asteazken honetan izan da, 11:59ean.