Gizartea -
Bilbo
Santutxun desagertutako 13 urteko neskato baten bila dabiltza
Yaizak 1,72 metroko altuera du. Halaber, beheko ezpainean hiru zentimetroko marka bat du.
Bilboko Santutxu auzoan desagertutako 13 urteko neskato baten bila ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Yaiza astelehen honetan desagertu da, eta haren sendiak salaketa jarri du.
Yaizak 1,72 metroko altuera du. Halaber, beheko ezpainean hiru zentimetroko marka bat du.
Sare sozialetan zabaldu dutenez, neskatoak bakeroak eta gorrodun jertse grisa zeramatzan desagertu zen unean. Halaber, motxila beltz bat zeraman azkeneko aldiz ikusi zutenean. Horren berri izanez gero 112 telefonora deitzeko eskatu dute sare sozialen bidez.
INFORMAZIOA EGUNERATUA Onik topatu dute Santutxun desagertutako 13 urteko neskatoa