Gizartea -

Iragarpena

Eguraldi lehorra eta eguzkitsua, Gabon zahar eta Urteberrirako

Halaber, eguraldi egonkorra izango dugu asteburu honetan, eta tenperatura hotzak nagusituko dira, Euskalmentek egindako iragarpenaren arabera.

Bergara (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Javier Vicente
Bergara (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Javier Vicente
Bergara (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Javier Vicente

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan eguraldi eguzkitsua eta egonkorra izango dugu, euririk gabe eta tenperatura hotzekin, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera. Goizaldean behe lainoak eta izotza nagusi izatea aurreikusi dute.

Tenperatura hotzez gain, gaur, abenduaren 31n, behe laino egonkorrak sor litezke, batez ere Ebro ibaiaren haranean. Igandeari dagokionez, goizaldean hotz handia egitea espero du euskal meteorologia agentziak. Halaber, egunak aurrera egin ahala, hodeiak nagusituko dira. Barrualdean izotza botako du eta behe lainoa nabari izango da.

Hala, Euskalmeten arabera ez du euririk egingo asteburu honetan, eta sasoi honetako ohiko tenperatura egingo du, hau da, goizaldeak hotzak izango dira -barrualdean izotza botako du eta behe laino egonkorrak izango dira- eta tenperatura maximoak atseginak izango dira, batez ere itsasotik gertu.

Euskalmeten arabera, tenperatura maximoak atseginak izango dira isurialde kantauriarrean, eta baxuagoak barrualdean, behe lainoak nagusituko baitira. Hartara, 0 gradutik beherako minimoak eta 5 eta 10 gradu arteko maximoak espero dira barrualdean, eta 4 gradu inguruko minimoak eta 12 eta 13 gradu arteko maximoak kostaldean.

Halaber, datozen egunetan euskal errepideak zeharkatuko dituzten pertsonei arreta handia jartzea aholkatu die Euskalmetek, behe lainoa eta izotza egitea aurreikusi baitute, goizaldean batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Donostia Gizartea Albisteak