Gizartea -

Kamioi batekin talka

Sestaoar emakume bat hil da Zaragozan, zirkulazio istripuan

Harekin batera, larri zauritu den sestaoar gizonezko bat zihoan. La Almunia de Doña Godina Zaragozako herrian izan da talka.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoar emakumezko bat hil da eta udalerri horretako gizonezko bat larru zauritu da turismo baten eta kamioi baten aurrez aurreko talkan, A-220 errepidean, La Almunia de Doña Godina Zaragozako udalerrian.

Istripua 09:30ean izan da, errepide horretako 7. kilometroan, Zaragozako Guardia Zibileko Trafiko taldeak jakinarazi duenez.

Hildako emakumezkoa eta gizon zauritua, biak ere sestaoarrak, turismoan zihoazen, eta kamioiaren gidaria ez da zauritu. Emakumezkoak 63 zituen eta kopilotuaren eserlekuan zegoen talka jazo denean; gizonezkoak 67 urte ditu, eta Miguel Servet Zaragozako ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao albisteak