Gizartea -
Kalteak, auto batean
Bederatzi edukiontzik su hartu dute bart Sopelan
Sipiri kalearen inguruko hiru tokitan eman diete sua hiru edukiontzio talderi, eta Ertzaintzak 22:40an izan du horren berri. Inguruan aparkatutako auto batek kalteak izan ditu.
Euskadi Irratia | eitb.eus
Sopela herrian, bederatzi edukiontzik su hartu dute gauean, Sipiri kalearen inguruan, eta sugarrek bertan aparkatuta zegoen ibilgailu batean kalteak egin dituzte.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 22:40 aldera piztu dute sua, Sipiri kalearen inguruko hiru puntutan kokatutako edukiontzietan; gauerdirako itzali dute sua su-hiltzaileek, baina erabat kiskali dira kontainerrok.
Ertzaintzak sua nola eragin den ikertzen dihardu oraindik.
Azaroaren 20an gisa bereko gertakari bat izan zen herrian. Orduko hartan, 11 edukiontzi erre zituzten eta auto bat kaltetu zuen suak. 2014az geroztik 40 edukiontzi dituzte kostaldeko herrian, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa eraso horien guztien atzean egile bera dagoen ikertzen ari da.