Gizartea -

Erasoak

Bi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria egotzita

Bulgarian jaiotako 41 urteko gizonezkoa eta 20 urteko tuterarra dira atxilotu dituzten biak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko txilotu dituzte Mutiloan eta Tuteran, emakumeenganako indarkeria kasuekin lotuta. 112 telefonora egindako deien bidez izan dute bi kasuen berri.

Lehen kasuan, Bulgarian jaiotako 41 urteko gizonezkoa atxilotu dute, ustez bikotekideari eraso egiteagatik. Atxilotuak genero indarkeriarekin lotutako aurrekariak ditu.

Bigarren atxilotua 20 urteko tuterarra da. Bera eta bikotekidea elkarri eraso egin diote, baina emakumeak ez du salaketarik jarri nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Nafarroa Tutera berriak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Goierri eskualdea