Gizartea -

Iragarpena

Euria goizean eta ostarteak arratsaldean, San Tomas egunaz gozatzeko

Egunaren lehen zatian zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria egingo du, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak irtengo dira, eta eguraldiak onera egingo du.

Santo Tomas. Argazkia: Inocencio Goikuria
Santo Tomas. Argazkia: Inocencio Goikuria
Santo Tomas. Argazkia: Inocencio Goikuria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Tomas egun tradizional hau euriarekin hasiko dugu, egunaren lehen partean zerua oso hodeitsu egongo delako, baina arratsaldean hobera egingo du, ostarteak irekiz; nahiz eta lekuren batean zirimiri pixka bat egin dezakeen, Euskalmet euskal meteorogiaren aurreikuspenen arabera.

Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina gauean hoztu egingo du; izan ere, balio minimoak azken orduetan neurtuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean baretu egingo du. Itsaskirria izango da, eta arratsaldetik aurrera itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:20an eta 22:03an izango dira, eta itsasbehera 15:51ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Ostegunak hodeiak eta euria ekarriko dizkigu. Egun osoan egin dezake euria, baina bereziki egunaren lehen partean eragingo digu, arratsaldean hobekuntza nabarituko baitugu. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura beste pixka bat igoko da: kostaldean maximoak 14-15 ºC ingurukoak izango dira, eta barnealdean 11-12 ºC ingurukoak.

Ostiralean eguraldi argia izango da nagusi, hodeiak eta ostarteak. Ateri eutsiko dio egun osoan. Goizeko lehen orduetan eta azken orduetan hodei dezente pilatuko da gure parean, baina eguerdi partean ostarte zabalak irekiko dira. Gainera, tenperaturak beste koska bat gora egingo du, eta balio altuenak 13-16 ºC artekoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia argazkiak San Tomas azoka Iruñeko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gasteiz Eguneko albisteak Azokak gaur