Gizartea -
Gertaera
Gizonezko bat sastatu dute Eibarren, diskoteka batetik irtetean
Erasoa 8:30ean izan da, eta Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du, erasoaren ustezko egilea izateagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Gizonezko bat (40 urte ditu) atxilotu dute igande honetan, beste bati labanaz sastatzeagatik, Eibarreko diskoteka baten kanpoaldean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Dirudienez, ustezko erasotzailea bezeroei traba egiteagatik kanporatu zuten.
Erasoa 8:30ean izan da, dantzalekutik kanpo. Atxilotutako pertsona berriro diskotekan sartzen saiatu da, eta sabelean labana sartu dio berarekin batera zihoan pertsona bati; azken hori erasotzailearen eta atezainaren arteko borrokan bitartekari izaten saiatzen ari zen, Ertzaintzak lortutako informazioaren arabera.
Bertan zeuden pertsonek Ertzaintzari deitu diote, eta anbulantzia bat eskatu dute, gizona ospitalera eramateko. Uneotan han jarraitzen du.
Bertaratu diren Ertzaintzako agenteek erasotzailea atxilotu dute eta arma zuria, laban handi bat, kendu diote.