Gizartea -

2017-2018

Iruñeko Udalak 21 lanpostuko lan deialdi publikoa egin du

Lan Eskaintza Publikoaren garapena eta lanpostu bakoitzerako hautaproben deialdiak 2017an eta 2018an zehar egingo dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko Lan Eskaintza Publikoak 21 lanpostu izango ditu. Hala onetsi du Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak astearte honetan, abenduak 13. Udalaren bost kudeaketa-alorretan 17 lanpostu jasotzen ditu LEP horrek.

Zehazki, ondorengo lanpostu hauek eskainiko dira: bederatzi udaltzain, gizarteratzeko goi mailako hiru teknikari,  bi zerga ikuskatzaile, kontu-hartzaile ordezkari bat, partaidetza-teknikari bat eta euskara-teknikari bat.

Halaber, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak onetsitako Haur Eskoletako lau hezitzaileenak gehitu behar zaizkie, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

LEParen garapena eta lanpostu bakoitzerako hautaproben deialdiak 2017an eta 2018an zehar egingo dira.

Beste alde batetik, Lan Eskaintza Publiko honetan zein lanpostu sartzen ziren aukeratzeko zenbait faktore hartu dira kontuan. Dena den, beste lanpostu eta kategoria batzuk deialditik kanpo utzi dira.

Era berean, aurreikusitako izen-emate kopurua eta lortuko diren emaitzak aztertuta prozesuaren kostua gehiegizkoa izango bada, lanpostu horien deialdia ez egitea erabaki du Iruñeko Udalak. Azken faktore hori ez da aintzat hartuko legegintzaldian zehar lanpostu horiek deialdi bakarrean metatu ahal izanez gero, modu horretan inbertsioan egindako ahalegina optimizatuko baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Lana albisteak Funtzionarioak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Lan Eskaintzak Iruñeko Udala