Gizartea -
Ministro Kontseilua
DBH eta Batxilergoko errebalidak baliorik gabe utzi ditu Gobernuak
“Emandako hitza bete du Gobernuak, baita Hezkuntza Ministerioak ere”, ziurtatu du Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroak.
Agentziak | Erredakzioa
LOMCEk aurreikusitako errebalidak eragin akademikorik gabe uzteko lege-dekretu berria onartu du ostiral honetan Ministro Kontseiluak. Ondorioz, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako azterketak ez dituzte ikasle guztiek egin beharko. Gainera, Batxilergoko errebalida selektibitatearen antzekoa izango da, eta erkidegoek eta unibertsitateek adostuko dute.
“Emandako hitza bete du Gobernuak, baita Hezkuntza Ministerioak ere”, ziurtatu du Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroak, Ministro Kontseiluaren ostean egin duen agerraldian.
Mendez de Vigok azaldu duenez, Ministro Kontseiluak hartutako erabakia berretsi beharko du orain Kongresuak. Hezkuntza ministroak nabarmendu duenez, Rajoyren inbestidura saioan errebalidak eragin akademikorik gabe utziko zituztela eta autonomia erkidegoek akordioa lortuko zutela iragarri zuten.