Gizartea -

Danborrada solidarioa

'Danbor bat, euro bat', errefuxiatuei laguntzeko danborrada

Batasun Artesanoa elkarteak Donostiako danborradan parte hartuko duen pertsona bakoitzak “Zaporteak” GKEri euro bat ematea proposatu du, Chios Greziako uharteko errufuxiatuei jaten emateko.

Donostiako danborradaren irudia. EiTB
Donostiako danborradaren irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako danborradak alderik solidarioena erakutsiko du Batasun Artesanoaren eskutik, izan ere, ibilbide tradizionalean parte hartuko duen pertsona bakoitzak “Zaporeak” gobernuz kanpoko erakundeari (GKE) euro bat ematea proposatu du, Chios Greziako uharteko errufuxiatuei jaten emateko.

Javier Martinez Batasun Artesanoko presidenteak, Pello Amiano “Zaporeak” erakundeko arduradunak eta Eneko Goia Donostiako alkateak aurkeztu dute ideia, asteazken honetan. Alkateak azaldu duenez, "Intxaurrondotik Wukrora Elkartea" GKEk jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuan radar mugikorretik jarritako zigorretatik jasotzen diren diru-sarrerak.

Batasun Artesanoak iaz bazkari soldario bat antolatu zuen, “Zaporeaki laguntza emateko”, eta aurten danborradan parte hartzen duten 18.000 pertsona inguruk euro bat jartzeak ekarpen handia egingo lukeela uste du. GKE urtarrilean hasi zen Chioseko uhartera iristen diren errefuxiatuei janaria prestatzeko laguntza humanitarioa ematen.

Datorren abenduaren 15ean Batasun Artesanoa elkarteekin, ikastetxeekin eta taldeekin bilduko da egoitzan, zehaztapenak azaltzeko.

Pello Amianok esan duenez, erakundeak hilean 80.000 euroko aurrekontua du, eta donostiarrek Chion lan egiten duten boluntarioenganako duten elkartasuna baloratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea