Gizartea -

Iragarpena

Eguraldi egonkorra zubirako

Igande nahasi xamarra izan eta gero, astelehenean eta asteartean zerua garbi egongo da, eta eguzkia izango dugu lagun.

Egunsentia Kontxa donostiarrean. Argazkia: EFE
Egunsentia Kontxa donostiarrean. Argazkia: EFE
Egunsentia Kontxa donostiarrean. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiraletik hasita elkarren segidako opor egunak hartzeko zortea dutenek (asteartea eta osteguna jaiegunak dira, askok, beraz, zubia egingo dute akaso) eguraldi kontuetan ere zorioneko dira. Izan ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, giro egonkorra izango dugu.

Aurreko bi egunetan zeru garbiak izan ostean, igande honetan kaskartu egin da apur bat eguraldia. Alabaina, astelehena behe-lainoarekin esnatuko da. Hura jasota, zerua hodeitsu egongo da, batez ere egunaren lehen zatian.

Arratsalderako goiak garbitu egingo dira, eta eguzkia nagusituko da, batez ere isurialde atlantikoan. Tenperaturek aurreko egunetako balioetan jarraituko dute: 17º artekoak, kostaldean, eta 13-14 ºC-koak, barnealdean.

Asteartean ere eguzkia izango dugu lagun, barnealdean goizean goiz izango diren behe-lainoak jasota. Haizea hegotik joko du, eta tenperaturak goxatuko ditu.

Joeraren arabera, ildo beretik jarraituko du aroak asteazkenean eta ostegunean, baina iragarpenak baieztatu beharko du hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea Albisteak