Gizartea -

Polizia operazioa Irunen

Ustezko jihadistak kamioi batez atentatu nahi zuen ikertzen ari dira

Dirudienez, atxilotutako gizonezkoa nazioarteko garraiolaria da, eta, horregatik, Nizako atentatuan erabili zuten kamioiaren antzekoa gidatu ahal du.

Ustezko jihadista atxilotzeko unea. EiTB
Ustezko jihadista atxilotzeko unea. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak ustezko jihadista bat atxilotu zuen Irunen (Gipuzkoa), asteazken honetan, kamioi batekin atentatua egitea prestatzeko aukera zela eta, Nizan (Frantzia) udan ehunka pertsona harrapatu zituen terroristak erabilitakoaren antzekoa. 84 pertsona hil zituen atentatu hartako egileak.

Atxilotutako gizonezkoa nazioarteko garraiolaria da, eta, horregatik, Nizako atentatuan erabili zuten kamioiaren antzekoa gidatu ahal du, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

La Razon egunkariak aurreratu duenez, Allal El Mourabit ustezko jihadista tona askoko kamioi batekin Europako hainbat herrialdetan ibili zela Nizakoa bezalako atentatu bat prestatzen ari ote zen ikertzen ari da orain Guardia Zibila.

Harrapeketa bidezko atentatzeko modua beste batek erabili zuen duela gutxi Ohioko unibertsitate batean (AEB). Daesehek “otso bakartiei” Mendebaldean erasoak egiteko ematen diren tresnetako bat izan ohi da hori.

Barne Ministerioak asteazkenean jakitera eman zuenez, atxilotua Siriara joaten saiatu zen Daeshekin bat egiteko, eta operazioa 2013tik irekita dagoen ikerketa baten ondorioz egin dute. Horrekin lotuta, aurretik, 2015ean eta 2016ko urriaren 26an, “erradikalizatzen ari ziren” bi pertsona atxilotu zituzten Iruñean (Nafarroa) eta Calahorran (Errioxa).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa Irun albisteak gaur