Gizartea -
EHU
Leioako campusean atxilotutako gaztea aske utzi dute, karguekin
Errektoretzara bidean joan zirenean atxilotu zuten gaztea, agintedunaren aurkako atentatua egitea leporatuta.
Agentziak | Erredakzioa
EHUko Leioako campusean bart izandako istiluetan atxilotutako gaztea aske utzi du Getxoko Guardiako Epaitegiak ostiral honetan, azaroak 25, agintedunaren aurkako atentatua egitea leporatuta. Gaztea EHUko errektore berria hautatzeko sistemaren kontra Leioako campusean egindako manifestazioan atxilotu zuen Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, beren aldarrikapenak emateko errektoretzara bidean joan zirenean atxilotu zuten gaztea, agintedunaren aurkako atentatua egitea leporatuta.
Getxoko Ertzain-etxeko ziega batean gaua igaro ondoren, Getxoko Guardiako Epaitegiak aske utzi du gaztea, karguekin.
Atxiloketa “zentzugabea” zela adierazi zuen atzo, osteguna, Ikasle Abertzaleak, eta gaztea askatzeko eskatu zuten.