Gizartea -

hauteskundeak

Nekane Balluerka EHUko errektore aukeratu dute, botoen % 66 lortuta

Hautagai bakarra zenez, botoen herena lortu behar zuen errektore bihurtzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore aukeratu dute ostegun honetan egindako hauteskundeetan, botoa ematen duten pertsonen % 66k horren alde bozkatu baitute. Gainerako % 33k boto zuria eman dute. Abstentzio ponderatua % 56koa izan da.

Orain arteko errektoreordea Iñaki Goirizelaia ordezkatzeko hautagai bakarra izan da; horregatik, bi aukera zeuden: haren alde bozkatzea edo boto zuria ematea. Aukeratua izateko, botoen herena jaso behar zituen gutxienez.

Guztira 47.705 pertsonak izan dute botoa emateko eskubidea; irakasleria, ikasleria, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean. B

Nahiz eta unibertsitatearen parte diren talde guztiek bozkatzeko eskubidea duten, boto guztiek ez dute balio bera funtsean, neurrizko botoaren sistema erabiltzen dutelako.

Hori hala izanik, 40.352 ikasleen botoek % 22,08 ordezkatu dute zenbaketa nagusian eta 2.239 doktoretza duten irakasle eta ikertzaileenak (PDI), % 56,25. Lotura iraunkorra dutenen kasuan, baina doktoretzarik ez, % 7,5 balioko du eta PDI horren 2.965 botoek % 2,09 balioko dute.

Azkenik, administrazioan eta zerbitzuetan lan egiten duten 1.879 lagunen bozek gainerako % 12,08a balio dute.

Hauteskundeetako behin betiko emaitzak abenduaren 12an aldarrikatuko dituzte, balizko inpugnazioak ebatzi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak