Gizartea -
Istripua
Aita bat eta seme adingabea hil dira Lezan izan den istripu batean
Gainera, ama larri zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Agentziak | Erredakzioak
Hogeita bederatzi urteko aita bat eta seme adingabea hil dira gaur eguerdian Lezan (Araban) izan den zirkulazio istripu batean. Ama, gainera, larri zauritu da. Ezbeharra A-124 errepidean izan da, eta bi kamioik eta lurrorotako ibilgailu batek talka egin dute.
Eguerdiko ordu bata inguruan izan da istripua eta ondorioz, lurrorotako ibilgailuko gidaria eta autoan zihoan haurra hil egin dira.
Emakumea, aldiz, larri zauritu da, eta Logroñoko Ospitalera eraman behar izan dute.
A-124 errepidea itxita dago bi noranzkoetan, baina 18:30erako dagoeneko bukatuta zeuden ibilgailuak kentzeko eta bidea garbitzeko lanak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea