Gizartea -
EURIA ETENGABE
Abisu horia euriagatik isurialde atlantikoan, asteazken honetan
Gainera, 00:00etatik 12:00etara abisu horia ezarri dute elurragatik. Aurreikuspenen arabera, elur-kota 900 eta 1100 metro inguruan kokatuko da.
eitb.eus
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du isurialde atlantikoan euria etengabe egingo baitu, aurreikuspenen arabera.
Hedabideei igorritako ohar baten bidez azaldu duenez, abisua 18:00etara iraungo du indarrean.
Iragarritakoa betez gero, 60 l/m2 baino gehiago pilatuko dira. Gauean, prezipitazio txiki-ertaina egingo du, eta oso ugaria eta etengabea izango da, bereziki isurialde atlantikoan.
Era berean, 00:00etatik 12:00etara abisu horia ezarri dute elurragatik. Aurreikuspenen arabera, elur-kota 900 eta 1100 metro inguruan kokatuko da.