Gizartea -

Polizia operazioa

Ehiza trofeoak lapurtzen zituen talde bat desegin dute Donostian

25 eta 56 urte bitarteko Donostiako lau bizilagun atxilotu dituzte. Disekatutako animaliak eta larruak osten zituzten gero merkatu beltzean saltzeko.

Argazkia: Guardia Zibila
Argazkia: Guardia Zibila
Argazkia: Guardia Zibila

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehiza trofeoak, hala nola, disekatutako animalien buruak eta larruak lapurtzen zituen talde kriminal bat desegin dute Donostian.

Fakokero operazioaren baitan 25, 26, 28 eta 56 urteko lau gizonezko atxilotu dituzte, laurak ere nazionalitate espainiarrekoak eta Donostiako bizilagunak. Guardia Zibilak etxebizitzetan indarra erabiliz lapurretak egitea, talde kriminaleko kide izatea eta armak legez kontra edukitzea leporatzen die.

Guardia Zibilak ekainean ikerketa abiatu zuen, lapurrek udalerriko etxebizitza batetik informatikako materiala eta ehiza trofeoak ostu zituztela jakin zenean. Lapurtutako objektuen artean daude, besteak beste, hartz eta otsoen buruak eta larruak, elefanteen eta fakokeroen letaginak, ehiza larriko animalien adarrak, karibu bat, orein kanadarra eta mendiko ahuntz bat. Orotara, 50.000 euroko balioa izan dezakete merkatuan.

Egindako ikerketa lanari esker, lapurretaren ustezko egileetako bat identifikatu zuten, aurrekariak zituen Donostiako bizilagun bat. Pertsona horri jarraipena egin ostean, talde kriminaleko beste hiru pertsona identifikatu zituzten. Guardia Zibilaren arabera, talde horrek etxebizitzetatik ehiza trofeoak lapurtzen zituen gero merkatu beltzean saltzeko.

Cabeza de oso, Guardia Civil, hartza, operación policial, polizia operazioa, foto: Guardia Civil

Cabeza de oso, Guardia Civil, hartza, operación policial, polizia operazioa, foto: Guardia Civil

Argazkia: Guardia Zibila

Aurrerago, merkatu beltzean ehiza trofeoak eskaintzen ari zirela egiaztatu zuten ikertzaileek, eta Errioxa lapurtutako objektuak izan zitezkeenaren susmoa izan zuten. Hori dela eta, susmagarrien gaineko zaintza areagotu zuten.

Jarraipen horri esker, Errioxako etxebizitza horretan lapurtutako hainbat objektu eta 2015ean Zarautzen lapurtutako suzko arma bat atzeman zituzten Donostiako bi garajetan.

Haroko Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ostean, atxilotuak aginpide judizialen esku utzi zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Ehiza handia albisteak Delituak Lapurretak azken ordukoa