Gizartea -
Telefonia finkoa
Gipuzkoak 843 aurrezenbakia izango du telefono-zenbaki berrietarako
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak uztailean ohartarazi zuenez, Gipuzkoan hamaika zenbaki-bloke gelditzen dira 943 aurrezenbakiarekin esleitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoako telefono finkoen zenbakiei esleitutako aurrezenbaki berria (843) bihartik aurrera egongo da indarrean, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen gomendioei jarraituz egin den ebazpenaren arabera (gaur argitaratu dute Estatuko Aldizkari ofizialean), 943 aurrezenbakiarekin hasten diren zenbakiak amaitutakoan, telefono finkoen zenbaki berriak 843 aurrezenbakiarekin hasiko dira.
Gipuzkoari aurrezenbaki berri bat esleitzeko beharraz ohartarazi zion zenbaki horiek kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen den Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak Espainiako Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzari uztailaren 26an bidalitako txostenean.
Haren esanetan, Gipuzkoan hamaika zenbaki-bloke gelditzen dira 943 aurrezenbakiarekin esleitzeko, eta kopuru hori "ez da nahikoa".