Gizartea -
Indarkeria matxista
Kartzelatu egin dute Errekaldeko sexu erasoaren ustezko egilea
Gizonezkoa larunbatean atxilotu zuten, eta astelehen honetan Basauriko espetxean sartzea agindu du epaileak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urriaren 1ean Errekalde auzoan (Bilbon) emakume bati egin zioten sexu erasoaren ustezko egilea kartzelatu egin dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.
Emakumeari etxera bidean zegoela egin zioten eraso.
Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen ustezko egilea, eta harrezkero polizia-etxean izan dute.
Gaur epailearen esku utzi dute, eta horrek Basauriko espetxean sartzea agindu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea