Gizartea -

Eguraldia

Euri txikia eta ipar-mendebaldeko haize desatsegina, Behobia-Donostian

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 10-12 gradu artean ibiliko da tenperatura.

Behobia-Donostiaren aurreko lasterketa bat. Argazkia: EiTB (Miren Hernandez)
Behobia-Donostiaren aurreko lasterketa bat. Argazkia: EiTB (Miren Hernandez)
Behobia-Donostiaren aurreko lasterketa bat. Argazkia: EiTB (Miren Hernandez)

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behobia-Donostia herri lasterketa korritzeko asmoa dutenek giro fresko eta zertxobait bustia izango dute aurten. Haizeak ere traba egingo die uneren batean, ipar-mendebaldetik bizi joko baitu tarteka.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, zerua oso estalita egongo da goiz guztian, eta zerbait busti dezake, euri txikia izango bada ere. Zaparradak sarriago botako ditu egunaren lehen eta azken orduetan.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta tarteka, bizi (25-35 km/h-ko boladak).

Tenperaturari dagokionez, Donostian 13 ºC-ko maximoak espero dira, eta beraz, kirol proba egiteko unean 10-12 gradu artean egongo dira. Hezetasun erlatiboa % 90etik gorakoa izango da.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atletismoa Behobia lasterketa gaur Kirol albisteak Donostia argazkiak Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Eguraldia Donostia