Gizartea -

Polemika

"Munillak ni isiltzea edo Amerikara bidaltzea eskatu du", dio Arregik

Jose Arregi teologoak ez ditu Donostiako gotzainaren aginduak beteko. Munillak faltsukerietan oinarritzea leporatu dio, baina ez du publikoki erantzungo elkarrizketa horiek Eliza barnekoak direlako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Arregi teologo frantziskotarrak salatu duenez, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak Arregi isilaraztea edo "Amerikara txiroekin lan egitera bidaltzea" eskatu die bere nagusiei.

"Jose Arregi guztiz isilarazi behar duzue. Nik bi urte igaro arte -diozesiko agintea hartu arte- ezin dut bere aurkako neurririk hartu. Baina orain zuek aurre egitea exijitzen dizuet", izan dira Arregik Atrion publikatutako Munillaren hitzak.

Arregiren ustez, Munillak "guztia, Elizatik kanpo eta barruan, kutsatzen duen ura da" eta hainbat akats eta heresia leporatu dizkio, baina ez ditu gotzainaren aginduak beteko.

Bestalde, Donostiako gotzainak faltsukerian oinarritzea leporatu dio frantziskotarrari, baina publikoki erantzuteari uko egin dio, elkarrizketa horiek Elizaren barneko gaiak baitira.

Munillaren arabera, frantziskotarren ordenako agintariak nahigabeturik agertu dira Agirreren adierazpenekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea