Gizartea -
Erasoa
Gizon batek labanaz eraso dio bere pisukideari Tuteran
Ustezko erasotzailea, 42 urteko gizonezkoa, atxilotu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek labanaz eraso zion bere pisukideari Tuteran, eztabaida bat izan ondoren, eta Nafarroako Foruzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu du lesioak eragitea leporatuta.
Nafarroako Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, lekuko batek larrialdi zerbitzuetara deitu zuen bi gizonek eztabaida izan zutela eta biak zaurituta zeudela ohartaraziz.
Foruzainak eta udaltzainak erasoaren tokira bertaratu ziren eta borrokan nahastutako bi lagunek irailean beste liskar bat izan zutela jakin zuten. Hori dela eta, orain atxilotua izan denaren kontrako salaketa jarri zuen haren pisukideak.
Ustezko erasotzailea 42 urteko Tuterako bizilaguna da eta, ustez, labana batekin lepoan zauria egin zion 31 urteko gizonari. Gainera, lepoko zauria josi behar izan zioten.
Erasotzailearengandik defendatzen ahalegindu zen eta erasotzaileari kolpeak eman eta hatz batean kosk egin zion.
Tuterako 1. instrukzio epaitegiak hartu du bere gain kasua.