Gizartea -

Deskontuak

Ostiral beltza, ate joka: Noiz da 'Black Friday'?

Ehunka markak eta dendak eskaintza bereziak egingo dituzte azaroaren 25ean. AEBn 50 urte beteko ditu Gabon aurreko erosketen egun handiak.

Black Friday
Black Friday
Black Friday

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mid-season sales, Black Friday, Ciber Monday… Anglizismoz josita daude azkenaldian dendak eta sareko saltokiak. Udako zein neguko ohiko merkealdia aski ez, eta sasoi horretatik kanpo deskontuak eskaintzeari ekin diete denek. Ate joka dugu hurrengo hitzordu handia: Black Friday edo Ostiral Beltza. Ez da gutxiagorako, AEBn 50 urte bete ditu kontsumismoaren zitak. Aurten, azaroaren 25ean izango da.

Euskal Herrian ibilbide laburragoa du ohiturak (2013an hasi zen zabaltzen), baina kontsumitzaile amorratuenek buruan iltzatuta izango dute data; gainerakoek, gutxi-asko, pagotxak iragartzeko banner edota kartelen bat ikusiko zuten. Izan ere, sareko denda askok (Amazon, Ebay eta Aliexpress, kasu baterako) Black Friday egunaren aurreko eskaintzak dituzte.

Dena dela, potoloena hilaren 25erako gordeko dute denek. Aipatutako Interneteko denda erraldoiek, saltoki handiek (El Corte Ingles, Carrefour, Decathlon…), arropa dendek (Inditex, Mango, H&M...) eta teknologia alorrekoek (Mediamarkt, Worten, Canal PC...) % 50erainoko deskontuak iragarri dituzte.

Atzean ez geratzeko asmoarekin, denda txikiak ere hitzordu honetara bildu ziren duela pare bat urte, eta, hala, ohiko bihurtu da Bilbo eta Iruñea hiriburuetan.

Facebook IQk Ipsos inkesta etxearekin batera egindako galdeketa baten arabera, itaundutakoen % 34k erosketaren bat egin zuten 2015eko egun horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia albisteak Bilboko azken albisteak Iruñea gaur Nafarroako albisteak Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Moda argazkiak Gabonak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Noiz da Black Friday aurten? Neguko beherapenak